Coaching-a

Coaching lan-metodoaren arabera, pertsonek behar diren ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak dituzte beren erronkak lortzeko. Emotionak Fabrika–k tresna ezberdinen bidez laguntzen du prozesu honetan.

PROGRAMAK

PERTSONAK

TALDEAK

valoracion-coaching-emotionalfabrika
10 puntutik, gure coaching prozesuen batez besteko balorazioa (*)

Coaching bidezko laguntzak entzun, erkatu, argitu, islatu eta ekarpena egiten du, pertsonek beren barruan duten alderik onena atera ahal izan dezaten.

Hauek eta beste argibide batzuk ASESCO-k argitaratutako Coaching Liburu Zuriaren barne daude. Liburu honetan, diziplina honetako beste profesional batzuekin elkarlanean aritzeko aukera izan dut.  

Programa zehatzen barruan Coaching bidezko laguntza eskaintzen da, baita pertsona eta taldeentzat ere:

COACHING-A UNIBERTSITATEKO IKASLEEKIN
2014-2015 ikasturtean abiarazi zenetik, “Profesionaltasunerako gaitasunak” proiektua Bilbao Metropoli-30 elkarteak koordinatzen du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du, bizkaia:talent egitasmoaren bidez, Euskal Herriko hiru unibertsitateekin (EHU/UPV, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) eta hainbat elkargorekin elkarlanean (Ekonomisten Euskal Elkargoa, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua, Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala, Euskadiko Kimikarien Elkargo eta Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkartea), Bizkaiko unibertsitateko talentua garatzeko.
COACHING-A EMAKUME EKINTZAILEEKIN
“Andrekintzailea” programa 2014an hasi zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lurralde eta Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntzarekin, Bilbao Metropoli-30ren elkarlanarekin eta Emakumeekin, AED eta Peopleing-en lankidetza teknikoarekin.

Proiektu honetan, coaching bidez lantzen dira emakume ekintzaileek aurre egin beharreko arazo zehatzak, ekintzailetza osoan azaldu arren, arazo horiek eragin berezia dutelako haiengan emakume izateagatik.

BANAKAKO EDO TALDEKO COACHING-A
Emotional Fabrikak pertsonei laguntzen die, ikuspegi indibidualetik edota erantzukizun profesionaletatik, bai eta euren jokabideen berri eduki nahi duten taldeei ere, erronkak gainditzea eta helburuak lortzea ahalbidetzen duten ekintzak zehaztu aurreko lehendabiziko urrats gisa.
(*) Hori egiaztatzen duten agiriak eskuragarri daude nahi duenarentzat.