Zein da Emotional Fabrika-ren filosofia?
Emotional Fabrikak pertsonok hazteko eta garatzeko berezko gaitasuna dugulako premisaren gainean egiten du lan, baldintza genetikoetatik, gure sinesmenetatik eta bizipenen baldintzetatik haratago.
Ez gara aske gertatzen zaizkigun gauzak zehazteko, baina bai, ordea, haiei nola aurre egin erabakitzeko. Izan ere, pertsonak aske gara geure erabakiak hartzeko eta, haiekin, egunez egun geure buruak eraikitzeko. Protagonismo horretan datza pertsonen gaitasuna bizi erronkak gainditzeko eta helburuak lortzeko.
Nola lagundu zaitzake Emotional Fabrikak?
Emotional Fabrikak honakoa eman eta garatzen du
Egiaztatutako metodologia eta tresnen bidez, partekatutako gogoeta eta ikasketa prozesuetan, helburuak zehazten, gaitasunak eta trebetasunak garatzen, banakako eta taldeko jarduera hobetzen, eta laneko zein bizitzako asebetetze-maila areagotzen laguntzen du.
Emotional Fabrikak proposatzen dituen jarduerek giza portaerei buruzko alderdiak azpimarratzen dituzte, banakako eta taldeko dimentsioan, eta barnetik lotzen dira pentsatzeko, sentitzeko eta jarduteko dugun moduarekin:
Adimen emozionala
Motibazioa
Lidergoa
Ekintzailetza
Asertibitatea
Jabekuntza
Komunikazioa
Taldeen kudeaketa profesionala eta emozionala
Zer diote Emotional Fabrika-rengan konfidatu dutenek
COACHING-i BURUZKO IRITZIAK
TAILERREN IKASLEEN IRITZIAK
Ikuspegi hori partekatzen baduzu, bide hori zuretzat edo zure erakundearentzat egokia dela uste baduzu eta zure lantaldea ildo horren baitan haztea nahi baduzu, Emotional Fabrika ezagutzeko gonbidapena egiten dizugu.
ongi etorri!