Idoia Postigo
Idoia Postigok (Barakaldo-Bizkaia, 1970), Emotional Fabrikaren sortzaileak, 25 urteko ibilbide profesionalean, honako gaitasun hauek eskuratu ditu.
Zientzia Politikoetan lizentziaduna eta Psikologian Graduatua. Erakunde Jarrerari buruzko Masterra. Banakako eta taldekako coacha.
Prestakuntza zabala, Europako eta Ameriketako unibertsitateetan, besteak beste, Oxfordeko Unibertsitatean eta London School of Economics Erresuma Batuan, eta Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia – AEB).
Izen handiko erakundeetan ere jaso du prestakuntza, hala nola: “Social Presencing Theater” (U Teoriarekin lotuta), , Bert Hellinger Instituut (Herbeherak), San Frantziskoko Global Business Network edota Franklin Covey erakundeetan, Cegos erakundearen bidez.
- Bilbao Metropoli-30 Elkartearen Zuzendari nagusi
- Taldeei, coaching eta ekintzailetzari buruzko argitalpen teknikoen egilea
- Ekonomistak Euskal Elkargoaren mentoring programaren mentorea
- UN Etxeko Kontseiluko kidea
- EmakumeEkin elkarteaen kidea
- Bi eleberri idatzi eta argitaratu ditu
Eta, guztiaren gainetik, bidaiari nekaezina, irakurle amorratua eta betiereko ikaslea.
Jarraitu Idoia Postigo sare sozialetan:
Hiri-plangintzako eta sustapen estrategikoko zenbait proiektuez arduratu da hemen nahiz nazioartean, jarduera zehatzak bultzatuz eta koordinatuz; hain zuzen ere, jarduera horietan, pertsonen arteko harremanak, lantaldeen motibazioa eta adimen emozionalaren trebetasunak funtsezkoak dira. Besteak beste, honakoak nabarmendu ditzakegu:
Nazioarteko esperientzia komunikatzaile gisa: batik bat Europan (Ruhreko arroan, Erresuma Batuan, Frantzian, Italian, Irlandan…), Estatu Batuetan (Pittsburgh, Boston, San Frantzisko…) eta Latinoamerikan (Argentina, Kolonbia, Brasil…), baina baita Australian (Melbourne) eta Asian (Singapur, Kuala Lumpur…) ere.
Idazkari Teknikoa “Bilbao Metropolitarraren Lurralde Plan Partzialaren” prestaketa prozesuan.
“Hiriak, Arkitektura eta Gizartea XXI mendean”, “Hiria Globalizazioaren aurreko ihardespen gisa”, “Hiriaren Erroka eta Aukera Globalak” eta “Estatuz behetiko gobernuen kanpo estrategia” gaiei buruzko hainbat Mintegi Zikloren antolaketa, London School of Economics and Political Sciencek emandakoak.
Udal eta sektore mailako Gogoeta Estrategiko eta Egoeren Azterketari buruzko proiektuen garapena, etorkizuneko estrategiak diseinatzen laguntzen duen metodologia gisa
Bogotako Hirigune Tradizionalerako Zonako Planeko Aholkularitza Teknikoan parte-hartzea, nazioarteko aditu gisa, Bogotako Alkatetza Handirako Garapeneko Banku Interamerikarrak babestuta.
Bilbao Metropolitarra biziberritzeko proiektu estrategikoei buruzko “Bilbao, hiri baten eraldaketa” erakusketa ibiltariaren antolaketa, Estatu Batuetan, Txinan, Latinoamerikan, Europan…
PRENTSA
Entrevista en The Out of The Box Business (fecha 06-12-2017)
Entrevista en EmakumeEkin (fecha febrero-2017)
Deia (fecha 06-02-2017)
"La vida misma hecha novela" La barakaldarra Idoia Postigo publica ‘Nadie lo hará por ti’, su segunda obra. La novela refleja historias cotidianas de personas luchadoras y que no se rinden.