Zergatik lortzen ditu lantalde batek emaitza eskasak edo ikusgarriak, taldea osatzen duten pertsonen adimena eta trebetasunak gorabehera?
Badago arrazoiren bat banakako jokaera koherente eta arrazionalek lantalde batean jokabide ez-emankorrak eragiteko?
Egungo erakundeen erronka da lantaldeak alor profesionalean kudeatzea, euren zereginaren ikuspegitik, baina alderdi humano eta emozionalari garrantzi berbera eskainiz.
Lantalde arrakastatsuak oso humanoak dira. Beharrezkoa da, hortaz, lantalde baten emozio eta gogo-aldarteen kontzientzia hartzea eta horiek kudeatzea, baldin eta eraginkortasuna, emaitzak eta, era berean, pertsona motibatu, gogobete eta, ahal den neurrian, zoriontsuak lortu nahi baditugu.
Pertsonei arreta eskaintzea, baldintzarik gabeko euren balioagatik eta edozein enpresa edo erakunderen arrakastaren gako gisa, ez da baztertu daitekeen luxu bat dagoeneko. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko erabateko beharrizana da. Benetako beharrizan sozial eta demokratikoa, pertsonen zerbitzura.