Portada guía imprescindible

Guía imprescindible para Emprendedoras honetan, emakumeek ekintzaile gisa burututako jardueran eragina duten oztopo ugari biltzen dira. Zailtasun eta blokeo horiek ez zaizkie soilik gertatzen emakumezko ekintzaileei, baina beraiei sarriagotan agertzen zaizkienez eta zeharka gehiagotan eragiten dietenez, genero-joera nabarmena dagoela baieztatu dezakegu.

Emakumea bazara eta enpresa-ekimena burutzea erabaki baduzu, erakutsitako ausardiarengatik zoriondu gura zaitut.

Zalantza barik, lanean hasteko ekintzailea izatea zure aukera bada, ausarta izan behar duzu; lanegun bakoitzean ahaleginari eusteko duzun gaitasuna, iraunkortasuna, tinkotasuna eta aldarte ona agortu ditzaketen makina bat ezusteko eta eragozpen gainditzeko, ausarta izan behar duzu; merkatuari merezi duen produktu edo zerbitzu bat daukazula jakinarazteko, ausarta izan behar duzu; zure enpresaren alde egiteko, bere prezioak ez botatzeko, EZETZ esateko, bezero, hornitzaile eta laguntzaileei mugak jartzeko, ausarta izan behar duzu; zure burua, atsedenaldiak eta beste inor bezala ahuleziak errespetatzeko ausarta izan behar duzu.

Azken batean, ausardia da zure indarguneetako bat, eta liburu honetan topatuko duzu nola baliatu; izan ere, eskuliburu praktiko baten modura irakurri eta erabiltzeko pentsatuta dago, eta bertan izango dituzu eskuragarri enpresa aurrera ateratzen lagunduko dizuten tresna erabilgarri eta zehatzak, benetan ezarri daitezkeen horietakoak. Gainera, profesional eta gizabanako gisa zure burua garatzeko ere baliagarriak izango dira. Aurrera!

Deskargatu liburua pdf formatuan:

Emakume ekintzaileentzako ezinbesteko gida» liburuaren aurkezpenean hartutako irudiak, Bilbon: